Gizonaren garuna eta emakumearena

Gizonezkoaren garuna emakumearena baino hiru aldiz azkarrago hondatzen omen da.

Gizonezkoaren garuna emakumearena baino hiru aldiz azkarrago hondatzen omen da. Pennsylvaniako unibertsitateko Ruben Gur irakasleak garunaren atzerakada neurtu ahal izan du erresonantzia magnetiko nuklearrez lortutako irudiak erabiliz. Gizonengan ezker-hemisferioa da batez ere hondatzen dena eta emakumeengan kalteak garun osoan banatuagoak izaten dira. Desberdintasun honen arrazoia erregulazio hormonala izan daiteke.

Elhuyar Zientzia

Buletina

Bidali zure helbide elektronikoa eta jaso asteroko buletina zure sarrera-ontzian

Bidali