Giza proteoma ezagutzeko lehenengo pausoa

Giza proteoma ezagutzeko lehenengo pausoa


Giza proteoma ezagutzeko egitasmoak urte asko eta asko beharko ditu garatzeko, eta, bidea luzea denez, pausoz pauso joan beharko dute ikertzaileek. Hasteko, odoleko plasma ikertuko dute; izan ere, plasmako proteinak erraz eskuratzen dira, eta, gainera, informazio hori oso baliagarria izango da gaixotasun asko diagnostikatzeko. Helburu horrekin, Plasmako Proteomaren Institutua (PPI) eratu da.

Plasman dauden proteinen bidezko diagnosia ez da berria; analisi baten bidez, 150 proteina azter daitezke. Baina oso garestia denez gero, kasu jakin batzuetan bakarrik egiten da. Plasmako proteomaren egitasmoa gauzatzen bada, berriz, gaixotasun bakoitzerako diagnostiko-test errazak egin ahalko dira.

Elhuyar Zientzia

Buletina

Bidali zure helbide elektronikoa eta jaso asteroko buletina zure sarrera-ontzian

Bidali

Osasuna