}

Georgiako hominido txikia

2002/09/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Georgian, Dmanisi deritzon aztarnategian, lehen eurasiarrak izan daitezkeen hiru hominidoren aztarnak aurkitu dituzte. 1,75 milioi urte dituzte hirurek eta, aurkitu dituzten zientzialarien esanean, Homo erectus espezieko indibiduoak dira. Espezie hori da Afrikatik kanpora migratu zuen lehen hominidoa.

Aurkitu diren hiru hominidoetan azkenak espero zena bainogarezur txikiagoa du, eta datu horrek harritu ditu gehien zientzialariak.

Oraingoz onartua dagoen teoriaren arabera, Afrikatik aldentzea garunaren tamainarekin zuzenean erlazionatuta dago; hau da, hominidoen garezurra garatzen eta handitzen hasi zenean hasi ziren Afrikatik kanpo leku berriak kolonizatzen.

Aurkikuntza berriak kolokan jarri dezake teoria hori, baina zientzialariek ez dute arriskatzeko asmorik. Horren ordez, populazioaren baitan gerta daitekeen aldakortasunaren froga gisa hartzen dute hominidoaren garezurraren tamaina txikia.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia