}

Gene-terapiaren bertsio hobea

2005/09/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Gene-terapiaren bidez, fenilzetonuria gaixotasun metabolikoa sendatzea lortu dute saguetan. Berria, ordea, erabilitako metodoa da. Izan ere, birus-proteina baten bidez sartu dituzte sendatzen duten geneak saguen DNAn, eta ez birus osoa erabilita. Horri esker, geneak DNAren toki zehatz batean sartzen dira. Aldiz, birus osoa erabilita, edozein tokitan sartzen dira, eta horrek arazoak sortzen ditu, gene arrunten espresioa galaraz dezaketelako. Adibidez, horren erruz garatu zuten leuzemia Frantzian tratatu zituzten hamar haurrek. Ikerketa Standford Unibertsitatean egin dute.