}

Gazteen begirada

2023/12/27 STEAM-Hezkuntza (Elhuyar Zientzia)

gazteen-begirada
Arg. Pernan Goñi

Politikariak ez direnez nazioartean sinatutako konpromisoak betetzen ari, garrantzitsua da komunitate osoa aldaketaren alde aktibatzea eta presioa egitea. Gizarte osoak izan behar du aldaketaren motorra; bestela, ez da aldaketarik izango.

Adituek aurreikusi dute gazteen aktibismo klimatikoa historiako mugimendu globalik handienetakoa izan daitekeela. Beraz, garrantzitsua da gazteei problematizatzen uztea, ikusten dituzten arazoak agerian jar ditzaten. Ez gutxietsi gazteen potentziala!

Entzun gazteek esateko dutena, eta ikusi etorkizun hurbileko eragile aktibo potentzial gisa. Ez barregarri utzi haien hausnarketak. Helduoi bururatu ez zaizkigun galdera eta irtenbide berriak sortzen lagundu dezakete. Gazte, zurea ere bada hitza!

Horrek ahalegin berezia eskatuko digu helduoi: isilik egotea eta benetan haiei hitza ematea. Helduok askotan utzi ditugu barregarri gazteen iritziak, indarrean ezarri ditugu gureak, eta sinetsarazi diegu haiek ez dakitela nahikoa. Hainbeste urtez heldukeria pairatu duten gazteek denbora beharko dute hitza hartzeko.

Era berean, neskek hitza hartzeak batzuetan eskatuko du mutilak isilaraztea. Bigarren lerroan egotera ohituta daude pertsona asko, mutilak denen bozeramaile balira bezala. Denen ahotsak entzuteak etengabe hitza hartzera ohituta daudenak berariaz isilaraztea eskatuko du. Gogoratu: zalaparta gehien egiten duenak ez du zertan ekarpen interesgarriena egin.

Edukietan sakontzeko, sakatu hemen.

Proiektu hau Elhuyarrek sustatu du, eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Ekonomia Sustapeneko eta Proiektu Estrategikoetako Departamentuaren laguntza du.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia