}

Gaur hasiko da Norteko Ferrokarrilla irratsaioaren denboraldi berria

2015/09/11 Elhuyar Zientzia

Gaur hasiko da Norteko Ferrokarrilla irratsaioaren denboraldi berria Euskadi Irratian, Elhuyarren eskutik, eta Guillermo Roa Zubiaren gidaritzapean. Astero emango da, ostiraletan 22:00etan, eta larunbatetan 15:00etan.
gaur-hasiko-da-norteko-ferrokarrilla-irratsaioaren
Arg. Elhuyar

Norteko Ferrokarrillaren aurtengo ekitaldiak hainbat berrikuntza izango ditu. Besteak beste, garunari buruz arituko dira bi kolaboratzaile berri: Ane Wissenbach doktorea garun naturalaz arituko da, eta Gorka Azkune informatikariak, berriz, garun artifizialaren gaiari helduko dio, adimen artifizialari alegia.

Horrez gain, ohiko kolaborazioak ere izango dira: Txoni Matxain, fisika kuantikoaz; Onintze Salazar, meteorologiaz, eta Eureka museoko dibulgatzaileak, beste zientzia-gai batzuez.

Lehen saioan, Eneko Iriarte geoarkeologoak Atapuercara eramango ditu entzuleak. Han, El Portalón de la Cueva Mayor aztarnategian Iberiar Penintsulako lehen nekazarien giza aztarnak aurkitu dituzte, eta aztarna haien analisi genetikoak euskaldunen jatorriarekin erlazionatutako informazioa eman die ikertzaileei. Bestalde, Mikel Aiestaran, Euskalgeo atariaren arduraduna, izango da saioan. Gaindegia Behatokiaren webgunea da Euskalgeo, eta Euskal Herriko datu espazialak eskaintzen ditu, mapen bidez.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia