}

Garai bateko arrainak

1987/06/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Argazkietan ikus ditzakezuen fosil eder hauek, Italiako Verona hirian daude. Hiri txiki hau harro egon daiteke duen fosil-bilduma zoragarri honetaz. Fosil hauen inguruan Mendebaldeko zientzi museorik zaharrena zabaldu zen XVI. mendean.

Veronako lehenengo fosilak 1552. ean aurkitu ziren. Orain arte 10.000 tik gora aurkitu dira eta urtero 25-30 fosil berri aurkitzen dira. Guztiek, hiritik 40 km-ra dagoen Bolca mendiko hobi batean dute jatorria.

Duela 50 milioi urte Tetis itsasoak Italiako iparraldea estaltzen zuen eta Bolca mendiaren magalak besarkatzen zituen. Klima tropikala zen gainera. Gero kontinenteen lerrakuntzak arrainak ekialderantz eraman zituen eta arrain fosil hauen ondorengoak horrexegatik daude Ozeano Barean egun.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia