Garagardoak eragindako triparen arriskuak

Diabetes aldizkariaren urriko zenbakian argitaratu denez, gorpuzkera lerdena baino zerbait gehiago kentzen die garagardoak eragindako tripak jabeei. Albert Einstein medikuntza-eskolako ikertzaileek arratoietan ikusi dute gaztaroa atzean utzi ondoren intsulinarekiko erresistente bihurtzen direla. Erresistentzia hori diabetearen aitzindari izan ohi da pertsona zaharretan, gorputzak odoleko glukosa xurgatzeko gaitasuna galtzen baitu.

Ikertzaileek garagardoak moldatutako triparen eta erresistentziaren arteko erlazioa zein den argitu dute orain. Tripa-mota horretan, bizitza zoriontsuak sortzen duenean ez bezala, gantzak organoen inguruan pilatzen dira, eta ez azal azpian. Eta, dirudienez, desberdintasun horretan dago gakoa. Izan ere, arratoiei organoen inguruko gantza erauzi zietenean berriz hasi ziren gazteen moduan intsulina xurgatzen.

Beraz, tripa hazten uztekotan bazaude, zoriontsu bizi.

Elhuyar Zientzia

Buletina

Bidali zure helbide elektronikoa eta jaso asteroko buletina zure sarrera-ontzian

Bidali