GAIAk Euskadin paketatutako softwarearentzat kalitate-labela sortu du
2000/01/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria
GAIA Telekomunikazio Cluster erakundeak Euskal Herrian paketatzen den softwareari kalitatezko labela ezartzeko asmoa agertu du. Labelak “Euskalsoft” izena edukiko du eta euskal softwarea kanpoko merkatuetara bultzatzeko asmoarekin sortu da. Ideia software-enpresen arteko elkarlanaren bidez eramango da aurrera. Ziurtapena lortzeko softwareak kalitate-proba gogorrak pasa beharko ditu eta emaitza onak lortuz gero, sortzaileak logotipoa ezartzeko eskubidea edukiko du.
GAIA erakundeak labelaren sustapen komertziala kudeatuko du eta, horretarako, atzerriko ferietan labela aurkeztea eta sustapen-tresnak garatzea pentsatu du.
eu es fr en ca gl
Gai honi buruzko eduki gehiago
Elhuyarrek garatutako teknologia