Fuela jaten duen bakterioak
2004/03/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria
Prestige-ren hondamendia ikusita, Euskal Herriko hainbat erakundetako ikertzaile askok buru-belarri heldu zioten lanari duela urtebete. Orain, lehenengo emaitzak aurkeztu dituzte: fuel-olioa jaten duten bakterioak. Bakterio horiek fuel-oliotik bertatik atera dituzte, eta laborategian egindako probetan fuel-olioa guztiz garbitzea lortu dute.
Argazkia: L. Cancio).Hain zuzen ere, bakterio horiek talde-lana egiten dute, nolabait. Batzuek fuelaren hidrokarburo handiak jaten edo zatitzen dituzte, karbono-kate laburragoak lortu arte; eta beste batzuek kate labur horiek jaten dituzte. Azkenean, bakterio guztien elkarlanaren ondorioz, ez da fuel-olioaren arrastorik geratzen. Gainera, digestio horren hondakin bakarrak ura eta karbono dioxidoa dira, ez besterik.
Orain, laborategian lortutako emaitzak hondartzetan probatzen hasiko dira.
Gai honi buruzko eduki gehiago
Elhuyarrek garatutako teknologia