}

Fotokopien ezabagailua

1994/06/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Japoniako Ricoch etxeak, balio ez duten fotokopien testua ezabatu eta papera aprobetxatzeko sistema proposatu nahi du. Probatzen ari diren metodo baten arabera, laserrez eta ohizko faxez inprimatutako paperak ezabatu eta horrela hamabi aldiz erabiltzeko aukera eskaini nahi da.

Funtzionatzeko era sinplea da. Inprimatutako orria makinara sartzen denean, 100 ºC ingururaino berotzen da eta orduan disoluzio bat ihinztatzen zaio. Disoluzioak tinta bigundu eta askatu egiten du. Orria gero arrabol batetik pasatzen da eta hor disoluzioa eta tinta jaso egiten dira. Orain probatzen ari diren prototipoak minutuko hiru orri garbitzen ditu.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia