}

Finlandiako arrautzak jatorria Interneten

1999/11/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Irailaz geroztik finlandiarrek Internet-bidez jakin dezakete Finfood (www.finfood.fi) enpresa-taldeko Omega arrautza berezien jatorria zein den. Arrautza horiek linaziz elikatutako oiloek errundakoak dira eta bihotzeko gaixotasunei aurre egiteko gantz azidoak omen dituzte.

Orain, ordea, arrautzok ekoizten dituzten baserri eta etxaldeen inguruko informazio zehatza ere jaso daiteke <www.farmit.net> helbidean. Oilo erruleak ez dituzte banan banan identifikatzen, baina zer jaten duten eta etxaldeko jabearen argazkia ikus daitezke. Bitxia benetan Interneten topa daitekeena!

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia