Fetoen mina
1998/03/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria
Aditu britainiar batzuen ustez, aborto gehienak eragiten diren unean giza fetuak ez du batere sufritzen, haurdunaldiko lehen 26 asteetan fetuak ez baitu minik sentitzen. Kontuan izatekoa da Britainia Handian eta Estatu Batuetan burutzen diren abortoen % 90 haurdunaldiko lehen 14 asteetan eragiten dela. Britainia Handiko legeek ez dute baimentzen 24 aste baino gehiagoko abortorik.
Izan ere, mina, garuneko erdialdean, kortex zerebralera doan nerbiazioa garatzen denean sentitzen omen da eta, beraz, lotura sentsorialak kortexera iritsi bitartean ezin da minik sentitu.
Halaber, 24 asteko haurdunalditik aurrera fetuari egin behar zaizkion zirugia edo azterketa guztietan analgesikoak eta anestesia erabiltzea gomendatzen dute.
Abortoaren aurkako taldeek, berriz, ernalketa gertatu eta aste gutxira fetuak mina senti dezakeela diote. Beste zientzialari batzuek, berriz, 13 asteko muga onartzen dute abortoak eragiteko. Adin honetan, aktibitate elektrikoa sumatzen omen da garatzeke dagoen garunean eta mina sentitzea posible ei dela argudiatzen dute.
Gai honi buruzko eduki gehiago
Elhuyarrek garatutako teknologia