}

Fax-a PC-etan

1989/07/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

PC ordenadore bat edukiz gero, erraza da munduko edozein lekutara dokumentuak edo informazioa bidaltzea eta, noski, jasotzea.

Segundo gutxi batzuk besterik ez dira behar hau egiteko eta ordenadoreari JTFAX plaka jartzea nahikoa izango da aukera hau izateko.

Bestalde, gainerako faksimil sistemak baino dexente merkeagoa da; 100.000 pta. inguru balio bait du.

JTFAXen bidez diskotik nahiz scanner-etik hartutako dokumentuak edota testu-tratamendu, kalkulu-orri edo beste edozein aplikaziok sortutako irteerak transmiti daitezke.

Oso erabilterraza da; programak berak adieraziko bait du, leihoz osatutako menuen bidez, dokumentuak markatzeko, bidaltzeko eta jasotzeko une bakoitzean zer egin behar den.

JTFAXek bi bertsio ditu: bata PCaren busera konektatzen den barne-plaka bat eta bestea ordenadorearen serie irteerari konektatzen zaion kanpo-sistema. Azken hau PS/2 eta eramangarrientzat da egokia.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia