Familiako handienak, emeak

Familiako handienak, emeak


Nephilidae armiarma-familiaren filogeniaren berri eman dute Esloveniako Zientzien eta Arteen Akademiako eta Estatu Batuetako Historia Naturaleko Museo Nazionaleko ikertzaile batzuek. Horrekin batera, familia horretako espezie bakoitzaren dimorfismo sexualaren berri eman dute. Oso arrunta da armiarma horietan emeak arrak baino askoz handiagoak izatea, eta, horregatik, tamainaren dimorfismo sexuala ikertzeko eredu bilakatu dira.

Irudian, bi dimorfismo-maila dituzten armiarmak ikus daitezke: ezkerrean, Herennia multipuncta espezieko bi ale ageri dira, arra eta emea, eta eskuinean, Nephila pilipes espezieko ar eta eme bana. Zientzialariek jotzen dute neurrizko dimorfismo sexuala dutela lehenengoek, eta muturreko dimorfismoa dutela besteek.

Irudia: Matjaž Kuntner, Jonathan A. Coddington

Lakar Iraizoz, Oihane

Elhuyar Zientzia Elhuyar Fundazioko Zientziaren Komunikazioa sailean ari da lanean 2006ko urriaz geroztik. Elhuyar Zientzia eta Teknologia aldizkarian ia hilabetero artikuluak argitaratzen ditu, eta Basque Research webguneko arduraduna eta erredaktorea ere bada. Euskal Herrian egiten den ikerketaren berri ematen du Basque Researchek. Biologian lizentziatua da, Leioako EHUn egin zituen ikasketak, eta, Elhuyar Fundazioan baino lehen, Bertiz Jaurerria Parke Naturalean aritu zen lanean, bisitariei harrera egiten eta ingurunea zaintzen.

Buletina

Bidali zure helbide elektronikoa eta jaso asteroko buletina zure sarrera-ontzian

Bidali

Eboluzioa