}

Eztabaida onddoen antzinatasuna dela eta

2005/02/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

td class="art-testua" valign="top">
N.J. BUTTERFIELD

Kanadako Victoria uharteko haitzetan aurkitu dituzten mikrofosil batzuek antzinako onddoen inguruko eztabaida piztu dute. Onddoen mikrofosil horiek duela 850 milioi urtekoak dira, orain arte aurkitu diren zaharrenak. Baina aurkitzailearen arabera —Butterfield, Cambridgeko Unibertsitateko paleontologoa—, onddoen fosil zaharragoak ere badaude, duela 1.400 milioi urte inguruko beste fosil batzuek hauen berdinak direla uste baitu. Beste fosil horiek Tappania izenez ezagutzen dira, eta Txinan eta Australian aurkitu izan dira.

Tappania izeneko mikrofosilak aurkitu berri dituzten onddoen berdinak direla egiaztatzen badute, frogatuta geratuko da duela 1.400 milioi urte onddoak bazirela. Eztabaida argitzeko, erresoluzio handiagoko irudiak eta analisi kimiko zorrotzak egingo dituzte.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia