}

Ez da uste zutena

2002/05/15 Elhuyar Zientzia

Hubble teleskopioak hartutako irudi ospetsu honetako nebulosa berriz aztertu da azkenaldian. Arranoaren nebulosaren argazkia da, eta 1995. urtean lortu zen. Lehen aldiz aztertu ondoren, izarrak sortzen diren gune erraldoia dela esan zuten astronomoek.

Baina orain zientzialariek Nicmos infragorrien kameraren bitartez egin diote so nebulosari, eta aurreko interpretazioa ez zela zuzena ondorioztatu dute. Infragorrien irudian ikus daitekeenaren arabera, nebulosaren muturretan bakarrik ari dira izar gazteak eratzen, ke-zutabeetan ez baitago materia nahikoa horretarako.

Materia nebulosarekin batera desagertzen ari da, gertuko O izar-talde batek eraginda. Izar horiek garai batean nebulosa garatzen hartu zuten parte, baina orain pixkanaka ari dira suntsitzen.

Astronomoek, Chandra teleskopioaz, X izpien irudia aztertu nahi dute; seguruenik, teknika horren bidez ikusi ahal izango da zutabe handi horietan zer dagoen.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia