Europako parke eoliko handienak badu baimena
2005/09/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria
Lewis uhartean parke eoliko erraldoi bat eraikitzeko proiektuak Eskozia mendebaldeko uharteetako kontseiluaren baimena lortu du. 209 turbina ezarriko dira, eta, horrenbestez, Europa osoko lehorreko parke eolikorik handiena izango da.
Eraikitze-prozesuan 300 lanpostu sortuko omen dira, baina, hala ere, iritzi publikoa aurka daukate sortuko duen ingurumen-inpaktuagatik eta, batez ere, parkea eraikitzekotan diren inguruan jendea bizi delako eta gune arkeologikoak ere badirelako.
eu es fr en ca gl