Europako izotz-geruza uste baino lodiagoa da

Europako izotz-geruza uste baino lodiagoa da


Europa gainazal osoa izotz-geruza egonkor batez estalia duen Jupiterren sateliteetako bat da. Zientzialarien esanean, duen errotazio geldoak eta gainazaleko indar magnetikoak erakusten dute izotzaren azpitik ozeanoak egon daitezkeela.

Ezaugarri horiengatik, Eguzki-sisteman bizia izateko aukera gehien dituen tokia dela uste dute zientzialariek. Hori dela eta, Nasa aspalditik dabil hara bidaltzeko misioa prestatzen, eta 2008an Europa inguruko orbitan bueltaka ibiliko den espazio-ontzia bidaltzeko asmoa du.

Baina orain asmo hori ezerezean geratu ahal da, Ilargia eta Planetak Aztertzeko Texasko Institutuko Paul Schenk zientzialariak Nature aldizkarian azaldutakoa baieztatuz gero. Haren esanean, Europako izotz-geruza oso lodia da, 19 eta 25 km bitartekoa. Horrelako geruza batek izugarrizko zailtasunak ekarriko lituzke azpiko ozeanoa aztertzerako orduan.

Elhuyar Zientzia

Buletina

Bidali zure helbide elektronikoa eta jaso asteroko buletina zure sarrera-ontzian

Bidali

Astronomia