Elhuyar zientziaren komunikazioa

Euli hiltzailea desagertu da

1991/12/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

NO-ko Patrick Cunningham-ek dioenez, azken sei hilabeteotan Libiako nekazariek ez dute euli hiltzailearen arrastorik aurkitu.

Libian joan den urtean 12.000 animalia hil zituen euli hiltzailea, desagertutzat eman daiteke.

Euli honen hedapena eten ez balitz, Iparrafrikako 70 milioi animalia arrisku bizian aurkituko ziratekeen eta baita Europako eta Asiako hegoaldekoak ere.

UNO-ko (Nazio Batuen Erakundekoa) Patrick Cunningham-ek dioenez, azken sei hilabeteotan Libiako nekazariek ez dute euli hiltzailearen arrastorik aurkitu. Historia arakatuz, aipatu eulia Libiara 1988. urteko udan Hegoameriketatik iritsi zela esan beharra dago. Garai hartan 50 milioi dolar eman ziren eulia akabatzeko. Orduan asmatu eta gerora arrakasta izan zuen plangintza, irradiazio bidez ar antzuak sortu eta askatzea izan zen. Arrak emeekin elkartutakoan azken hauek errundako arrautzetatik ez zela eulirik sortuko pentsatzen zen, eta horrelaxe gertatu da.

Libiako ia 40.000 kilometro karratu zeuden kutsaturik eta zona honetan, astero, 40 milioi euli askatu ziren.

Orain dagoen egoera itxaropentsuak irauten badu, Libiako gobernuak datorren urteko uda partean arazoa bukatutzat emango du.

Gehitu iruzkin bat

Saioa hasi iruzkinak uzteko.

Saioa hasi

Erabiltzaile-izenik ez baduzu, eman izena

Pasahitza ahaztu zait

Jarraitu Zientzia.eus

Eduki gehiago

Gehitu zure bloga

Zientzia app

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu cookie horien erabilera onartzen duzula. Onartu
Informazio gehiago
Babesleak

Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak (Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak) diruz lagundua

Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
Gipuzkoako Foru Aldundia