}

Etorkizuna gaurdanik hasita

1996/02/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Ibaien eta ubide nagusien ibilbideaz baliatuz, ubide-sare bikoitza eraikitzen ari da Israelgo zenbait hiritan eta aurrikusitako epeak betetzekotan, mendea amaitu baino lehen hondakin-ura erabiltzeko modua izango dira.

Birziklatzea eta berrerabiltzea ez da jadanik ekologistek maiz antolatu izan dituzten kanpaina entzutetsuetako lelo hutsa. Etorkizunean iraun ahal izateko, baliabideak berrerabiltzen ikasi behar dela ongi dakite Israelen, urari dagokionean batez ere. Ez da guk diogulako soilik: Israelgo Teknologia Erakundeko ikerlariek horixe azpimarratu zuten iazko iharduera-txostenean. Horrela, biologoen eta erakundeko teknikarien artean, hondakin-ura berrerabiltzeari buruzko bideragarritasun-azterketak burutu berri dituzte.

Ibaien eta ubide nagusien ibilbideaz baliatuz, ubide-sare bikoitza eraikitzen ari da Israelgo zenbait hiritan. Oraingoz, eredu esperimentala besterik ez da, baina aurrikusitako epeak betetzekotan, mendea amaitu baino lehen hondakin-ura erabiltzeko modua izango dira hiri nagusietan. Izan ere, ur-eskasiak baliabideak mugatuak direla oroitarazi die israeldarrei.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia