Etorkizun zientifiko-teknologikoan, emakumeen eta askotariko kolektiboen presentzia
2024/01/31 STEAM-Hezkuntza (Elhuyar Zientzia)
Egungo gizartean botere handia dute zientziak eta teknologiak. Beraz, gizarteak mundu jasangarriago eta bidezkoago bat eraikitzeko duen erronkaren aurrean, zientziak eta teknologiak ezin dute jarraitu gizon zuri, ustez oso adimentsu eta heteronormatiboen ikuspegia bakarrik jasotzen eta transmititzen.
Zientzia jasangarria, unibertsala eta bidezkoa izango bada, ezinbestekoa da denen ahotsa jasotzea: emakumeena, gazte zein adinekoena, Ipar hemisferiokoak ez diren etnia eta kulturena, egoera sozioekonomiko desberdineko pertsonena, sentsibilitate eta iritzi desberdineko kideena, eta baita dibertsitate funtzionalen bat dutenena ere. Guztion artean, etorkizun hobe eta jasangarriago bat irudikatuko dugu.
Edukietan sakontzeko, sakatu hemen.
Proiektu hau Elhuyarrek sustatu du, eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Ekonomia Sustapeneko eta Proiektu Estrategikoetako Departamentuaren laguntza du.
Gai honi buruzko eduki gehiago
Elhuyarrek garatutako teknologia