}

Etna berriz iratzarri da

2002/10/30 Elhuyar Zientzia

Azken 309 urteetan lau erupzio handi izan ditu Etna sumendiak, azkena 1992an. Bolkanologoen esanean, gero eta bortitzagoak dira erupzioak eta azken hau ere ez da txantxetakoa.

Europako sumendirik altuena izateaz gain – 3.300 metroko altuera –, aktiboena ere bada Etna. Sumendia betidanik ezagutu eta aztertu den arren, ez dago batere argi nola sortu zen. Inguru hartako tektonika oso konplexua da eta hainbat teoria daude Etnaren sorrera azaltzen saiatzen direnak.

Zientzialari guztiek dakitena zera da: sumendia puntu bero (hot spot) batean dagoela, alegia, aktibitate tektoniko handia duen gune batean. Horrek azal dezake Etnak duen jarduera etengabea.

Etnaz gain, Italian badaude beste sumendi batzuk ere, Vesuvio eta Stromboli, esaterako. Hala ere, bi horiek ez dute Etnarekin inolako erlaziorik, prozesu geologiko oso ezberdinengatik sortu baitira.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia