Errugabea, baina zulora!
2004/03/04 Elhuyar Zientzia
Australiatik hegoaldera dagoen Kanguru Uhartean hiru koalatik bi hiltzekotan dira. Izan ere, 1920ko hamarkadan sartu zituztenetik ugalduz joan dira, eta 30.000 daude gaur egun. Australiako Hegoaldeko Natura Kontserbatzeko Elkarteak aditzera eman du populazio hori handiegia dela, eta bertako goma-zuhaitzak ez galtzeko bide bakarra hori dela.
Australiako gobernuan kezkatuta daude gai hori dela eta; koalak hiltzeak turistak hunkitu egingo dituela uste dute, eta, ondorioz, bisitari-kopurua jaitsi egingo dela. Eta ez litzateke harritzekoa izango, koala martsupialio atsegina eta maitagarria baita, zalantzarik gabe. Dena den, hilketa selektiboa ez da berria Australian, kanguruen, walabien eta antzaren populazioak kontrolatzeko ere teknika hori erabiltzen baitute.
Gai honi buruzko eduki gehiago
Elhuyarrek garatutako teknologia