}

Errealitate birtuala fobien kontra

1994/12/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Kalifornian akrofobia edo altitudearekiko beldurra duten pazienteekin terapia berria probatu dute. Paisaje birtualean mendian kokatzen dira eta 50 minutuan amildegi baten ertzean ibili behar dute. Gero pasabide estu batetik igaro behar dute eta azkenean zubi batean zehar ibili ere bai. Lortutako emaitzak oso onak izan dira. Izan ere, etxe batean (benetako etxe batean oraingoan) hamabostgarren pisoraino beirazko igogailu garden batean iristea hamazazpi bolondresetik hamaseik lortu baitute.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia