
Irudikoa nitrogeno-molekula bat da, alegia, bi nitrogeno-atomo (gorriz) eta elektroi-bikote bat bien artean eta inguruan (urdinez).
Argazkia ateratzeko erabili duten teknika Kanadako eta Japoniako fisikariek garatu dute elkarlanean. Teknika berri horretan laser-pultsu oso laburrak erabiltzen dira, elektroiak erantzun egiten die, eta haren posizioaren berri jasotzen da hala.
Teknika horren bidez atomoen orbitalak hiru dimentsiotan irudikatzen dira; eta, kasu honetan molekula baten irudia jaso duten arren, molekula baten baino gehiagoren arteko erreakzioetan elektroiak nondik nora mugitzen diren ikusteko ere balio omen du.
Argazkia: Nature
Nagore Rementeria Argote
Elhuyar Zientzia
Elhuyar Zientzia eta Teknologia aldizkarian erredaktore lanak egiteaz gain, irratian ere aritu izan da: aurkezle gisa egin zituen hainbat urte Euskadi Irratiko Norteko Ferrokarrillean Guillermo Roarekin batera. Gaur egun Teknopolis telebista-saioko erredaktorea da, ETBrentzat Elhuyar Fundazioak ekoizten duen saioan.







