Errauts toxikoen errautsak

Errauts toxikoen errautsak


Bretainiako Brest hirian instalazio berria ipini dute errauts toxikoak tratatzeko. Europan mota honetako lehena da eta geruza freatikoentzat kaltegarri diren errauts toxikoak (beruna, merkurioa, kadmioa, etab. dituztenak) murriztu egiten ditu. 6.000 tona hondakin tratatu ondoren, azkenean bi tona besterik ez dira geratzen. Sistema honen bidez errautsak birkristalizatu egiten dira eta lortzen den produktua industria kimikoan erabil daiteke.

Elhuyar Zientzia

Buletina

Bidali zure helbide elektronikoa eta jaso asteroko buletina zure sarrera-ontzian

Bidali

Ingurumena