Karine Aigner argazkilari estatubatuarra izan da aurtengo Basa Bizitzaren Urteko Argazkilari onena, harea beroaren gainean biraka ari den erle-bolari ateratako argazki honekin.
Bat izan ezik, gainerako guztiak arrak dira; erdian dagoen eme bakarra estaltzea dute helburu. Epaimahaiaren esanean, argazkiak ezin hobeki jaso eta transmititzen ditu erleen burrunba, mugimendua eta ekintzaren intentsitatea; halako handitasunez, ezen “kaktus-erle txikiak lehiakide handi bilakatzen ditu”.
Sariketa hau irabazi duen bosgarren emakumea da Aigner, berrogeita hamazortzi urtetan.
Hauek dira saritutako beste argazki batzuk:
Etxebeste Aduriz, Egoitz
Elhuyar Zientzia Itsas Biologian eta Animalia Biologian lizentziatua, La Lagunako Unibertsitatean (Tenerife). AZTI-Tecnalian hasi zuen bere ibilbide profesionala. 2006tik Elhuyarren ari da lanean Kultura Zientifikoaren arloan. Elhuyar aldizkariko erredaktorea eta zuzendarikidea da.