Erditze goiztiarrentzako listu-proba
2009/10/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria
Listu-proba batekin, erditze goiztiarrak aurreikus daitezke, Erresuma Batuko ikertzaile-talde batek aurkitu duenez. Proba egiteko, haurdun dauden emakumeen listuaren progesterona-maila neurtzea proposatu dute Londresko Errege-eskolako eta Unibertsitate-eskolako ikertzaileek.
Ikertzaileek diotenez, erditze goiztiarrak izaten dituzten emakumeek progesterona-maila txikiak izaten dituzte. Zientzialariek ez dute argi nola eragiten duen hormonak erditzean, baina badakite progesteronak hanturaren aurkako propietateak dituela. Azaldu dutenez, gorputzean hormona horren maila txikiak izateak bakterio bidezko infekzioak bultzatu ditzake, eta, hain zuzen, infekzio-mota hori da erditze goiztiarren arrazoi ezagunetako bat.
Gai honi buruzko eduki gehiago
Elhuyarrek garatutako teknologia