Elhuyar zientziaren komunikazioa

Energiaren Hiztegi Entziklopedikoa on line

2002/01/07 Gurrutxaga, Antton - Elhuyar Hizkuntza Zerbitzuak

EVE/EEEk Energiaren Hiztegi Entziklopedikoa -ren Interneteko bertsioa argitaratu berri du. 2000ko irailean argitaratu zen liburua eta orain EVE/EEEk Interneten doan kontsulta daitekeen bertsioa jarri du.

Energiaren Hiztegi Entziklopedikoa Elhuyarrek EVE/EErentzat egindako lana da, eta hainbat adituk hartu du parte: unibertsitate-irakasleak, enpresetako profesionalak, EVE/EEEko teknikariak eta abar.

Hiztegian 1.072 kontzeptu daude, definiziodunak denak ere, 127 artikulu entziklopediko eta 267 irudi. Dena inprima daiteke (artikuluak, .pdf formatuan). Interneten argitaratu den bertsioan, liburuan ezinezkoak diren kontsulta-bideak eta nabigatzeko aukerak daude. Esaterako, alorraren arabera bila daitezke terminoak, eta sarrera diren terminoetarako loturak daude definizioaren testuan. Gainera, zenbait eguneratze-lan egin dira, gehienak terminologiaren alorrekoak (adibidez, ingurumen hobetsi dugu).

Hiztegiari buruzko iritziak, kritikak eta zuzenkizunak Elhuyarrera bidal ditzakezue.

Hiztegian konsulta egiteko sakatu hemen .

Gehitu iruzkin bat

Saioa hasi iruzkinak uzteko.

Saioa hasi

Erabiltzaile-izenik ez baduzu, eman izena

Pasahitza ahaztu zait

Jarraitu Zientzia.eus

Eduki gehiago

Gehitu zure bloga

Zientzia app

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu cookie horien erabilera onartzen duzula. Onartu
Informazio gehiago
Babesleak

Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak (Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak) diruz lagundua

Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
Gipuzkoako Foru Aldundia