Energiaren Hiztegi Entziklopedikoa on line
2002/01/07 Gurrutxaga, Antton - Elhuyar Hizkuntza Zerbitzuak
Energiaren Hiztegi Entziklopedikoa Elhuyarrek EVE/EErentzat egindako lana da, eta hainbat adituk hartu du parte: unibertsitate-irakasleak, enpresetako profesionalak, EVE/EEEko teknikariak eta abar.

Hiztegian 1.072 kontzeptu daude, definiziodunak denak ere, 127 artikulu entziklopediko eta 267 irudi. Dena inprima daiteke (artikuluak, .pdf formatuan). Interneten argitaratu den bertsioan, liburuan ezinezkoak diren kontsulta-bideak eta nabigatzeko aukerak daude. Esaterako, alorraren arabera bila daitezke terminoak, eta sarrera diren terminoetarako loturak daude definizioaren testuan. Gainera, zenbait eguneratze-lan egin dira, gehienak terminologiaren alorrekoak (adibidez, ingurumen hobetsi dugu).
Hiztegiari buruzko iritziak, kritikak eta zuzenkizunak Elhuyarrera bidal ditzakezue.
Hiztegian konsulta egiteko sakatu hemen .

Gai honi buruzko eduki gehiago
Elhuyarrek garatutako teknologia