Endofitoak garaile Fotciencia argazki-lehiaketan
2009/12/22 Kortabitarte Egiguren, Irati - Elhuyar Zientzia
Irudi honek irabazi du 2009ko Fotciencia argazki-lehiaketa argazki orokorren kategorian —FECYT eta CSIC erakundeek antolatzen dute lehiaketa—. Argazkiaren egilea Maria Salud Sanchez Marquez da, eta argazkiaren izenburua, berriz, Endofitos.
Endofito onddoak gai dira ehunak infektatzeko, baina landareak ez du inolako sintomarik sumatzen. Argazkian, Dactylis glomerata gramineoaren mota horretako onddo batzuk ageri dira —oso ohikoak dira Espainiako zonalde askotan—.
Lehiaketaren helburua da zientzia-argazkien bidez zientzia eta teknologia gizarteratzea. Aurtengoa zazpigarren edizioa izan da, eta argazki guztiak webgunean ikus daitezke.Irudia: Fotciencia
eu es fr en ca gl
Gai honi buruzko eduki gehiago
Elhuyarrek garatutako teknologia