Emakumea eta hies
1991/02/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria
HIES gaixotasunaren inguruan gero eta gauza gehiago ezagutzen da. Baina, gizonen baitan gaixotasunaren eboluzioa ongi ezagutzen den arren, emakumeengan duen eboluzioari ez zaio gauza bera gertatzen.
Honen zergatia azaltzea erraza da; hots, hasiera-hasieran populazio gaixoaren zatirik garrantzitsuena homosexualek eta drogazaleek osatzen zutenez, gizonezkoak ziren gehienetan. Beraz, gaixotasunaren segimendurako egindako ikerketetan gizonezkoak erabiltzea logikoa da.
Hala ere, Osasunerako Mundu-Erakundeko HIES programaren arduradun den Michael Merson-ek honako hau dio: "Emakumeengan garatzen diren gaixotasunen ezaugarriak gizonengan garatzen direnen antzekoak dira, baina emakumeen baitan HIESaren garapen klinikoa oso gutxi ezagutzen da."
Gai honi buruzko eduki gehiago
Elhuyarrek garatutako teknologia