}

Elurretako gizonaren aurpegia

1994/01/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

1991.ean Tirolgo Similaun glaziarean, antropoligia aldetik aurkikuntza garrantzitsua egin zuten (ikus “Elhuyar. Zientzia eta Teknika. 68. alean K. Goiaren “Izotz Artean Aurkitutako Arbasoa” artikulua). Orain dela 5.000 urte nekeak eta hotzak hildako gizon baten gorpua(Otzi deitu zioten) aurkitu eta Innsbruck-eko unibertsitatean aztertu zuten.

Harez gero ordea, John Gurche artista eta antropologoak uretanozko muskuluak eta azala ipini dizkio. Berreraiki egin du, bestela esan, Innsbruckeko unibertsitateak emandako datuez baliatuta. Artista honek neurri antropometrikoak, hiru dimentsioko irudiak, X izpi eta eskanerrezko teknikak eta abar izan ditu eskueran argazkian ikusten den Otzi hori osatzeko.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia