Elhuyarrek IkerGazte kongresuan parte hartuko du

2015/05/12 Elhuyar Zientzia

«IkerGazte: Nazioarteko ikerkuntza euskaraz» izeneko kongresua egingo da Durangon, maiatzaren 13tik 15era. UEUk antolatu du kongresua, eta Elhuyarrek ere parte hartuko du. Besteak beste, «Zure lana gizarteratzeko gakoak: komunikabideak eta sare sozialak» izeneko tailerra emango dute Teknopolis saioko kideek.

Elhuyar aldizkariak, berriz, epaimahaiak aukeratutako lanetako bat argitaratuko du. Hain zuzen, Eider Carton, Elhuyar aldizkariaren zuzendaria, epaimahaiko kide izango da.

Bestalde, aurkeztuko diren lanen artean, Elhuyarreko Hizkuntza eta Teknologia unitateko lau kiderenak izango dira: Antton Gurrutxagak «Euskarazko izena+aditza konbinazioak corpusetik automatikoki erauztea eta idiomatikotasunaren arabera karakterizatzea» artikulua aurkeztuko du; Iñaki San Vicentek «Corpusetan oinarritutako hiztegi elebidun berria sortzen» lana aurkeztuko du bere kasa, eta, Xabier Saralegirekin batera, «Sentimenduen analisirako lexikoen sorkuntza»; eta Igor Leturiak, berriz, «Weba euskarazko corpus gisa» artikulua.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia