Elhuyar, Zientziako Emakume eta Nesken Nazioarteko Egunarekin bat
2018/02/09 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria
Jarrera horren adierazgarri, Teknopolisek saio osoa eskainiko die emakume eta neska zientzialariei. Hala, Maia García Vergniory DIPCko ikertzaile saritua elkarrizketatuko dute, eta, erreportaje nagusian, emakumeek lanbide heziketan arlo industrialean duten jarduera azalduko dute, irakasleen zein ikasleen ikuspegitik.
Horrez gain, Norteko Ferrokarrillan Matematiken eta emakumeen arteko harremana aztertuko du Eli Alberdi Estibaritz matematikariak. Eta Elhuyar aldizkariak, berriz, emakume ikertzaileak ezagutzeko aukera ematen du, besteak beste, Ekinean ataleko elkarrizketen bitartez.
Elkarlana, berdintasuna lortzeko oinarri
Emakume zientzialariei komunikabideetan protagonismoa emateaz gain, beste proiektu batzuen bidez ere bultzatzen du Elhuyarrek nesken eta emakumeen parte-hartzea zientzia-eremuan. Aipatzekoa da proiektu horietako asko lankidetzan egiten dituela, helburua lortzeko ezinbestekotzat jotzen baitu elkarlana.
Horren adibide da PLOTINA, Europan ikerketa garatzen duten erakundeetan berdintasuna sustatzea eta bermatzea xede duen Europako proiektua. Duela gutxi, urtarrilean, egin zuten kideek azken bilera. Istanbulen izan zen, eta, tartean, nazioarteko ikerketa-zentroetan berdintasun-planak garatzean ikasitako lezioak partekatzeko tailer bat egin zuten, Elhuyarreko kideen gidaritzapean.
Gai honi buruzko eduki gehiago
Elhuyarrek garatutako teknologia