}

Ekaitz tropikalak zulo bat eragin du Guatemalan

2010/06/03 Aulestiarte Lete, Izaro - Elhuyar Zientziaren Komunikazioa

Agatha ekaitz tropikalak azken egunotan eragindako kalte larrien adierazgarri da goiko irudia. Guatemalako Hiriaren erdigunean 60 metroko sakonera eta 40 metroko diametroa duen zulo bat sortu da. Dirudienez, erosio edo higadura karstikoak eragin du. Hiru pisuko eraikin bat eta beste zenbait etxe irentsi ditu.

Bitxia bada ere, 2007an hiri bereko beste zonalde batean antzeko zulo handi bat sortu zen. Geologoen esanean, biak ala biak dira erosio karstikoak eragindakoak. Lur azpiko korronteek zulatu egiten dute kareharria halakoetan eta, ondorioz, posible da lur-eremu bat erraz eraistea.


Argazkia: Guatemalako Gobernua (Eskubide batzuk erreserbatuta).

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia