Ekaia aldizkariak hogei urte bete ditu
2010/01/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria
EHUk argitaratzen duen Ekaia aldizkariak hogei urte bete ditu. Urteurrena ospatzeko ekitaldian Jazinto Iturbe jauna omendu zuten, EHUko lehen euskara-errektoreordea, eta Ekaia aldizkariaren sorrera sustatu zuen lehen pertsona. Ekitaldian, horrez gain, Ekaia aldizkariaren 22. zenbakia aurkeztu zuten, argitaratu berri duten azken zenbakia.
Dibulgazio-maila jasoa duen euskarazko aldizkaria da, eta, horregatik, ahalegin handia eskatzen du zenbaki bakoitza argitaratzeak. Gaur egun, urtean zenbaki bat argitaratzen dute, gutxi gorabehera, baina ez da beti horrela izan: lehen urteetan bina zenbaki argitaratu bazituzten ere, urte batzuetan ez zen zenbakirik argitaratu.
Azken bi urteetan, Josu Jugo izan da aldizkariaren zuzendaria. Eta, lanpostu horretan egonda, gogoz ikusten du etorkizuna. "Gure aldizkariaren erronka nagusia beti izan da aldizkaria bera sendotzea" dio. "Asko promozionatu behar da, ezaguna izan dadin. Nire ustez, gaur egun ezinbestekoa da Internet erabiltzea jendeak aldizkaria erraz lortu ahal izateko. Horregatik ari da unibertsitatea aldizkari elektronikoak bultzatzen; Ekaia ere bide horretatik joango da".
Gai honi buruzko eduki gehiago
Elhuyarrek garatutako teknologia