}

Eguzkiaren energia esnea hozteko

2003/01/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Esnea hozteko prototipo berri bat garatu dute Nafarroako Unibertsitate Publikoaren eta Tarre enpresaren artean. Prototipoak sorgailu fotovoltaiko batetik hartzen du esnea hozteko behar den energia eta, horrela, bateria elektrokimikoak ez dira beharrezkoak.

Sistema bi deposito zilindriko zentrokidek osatzen dute; bata esnea bildu eta hozteko biltegia da, eta bestea ur izoztuz beteriko biltegia. Horrela, bi biltegiek elkarbanatzen duten azalerari esker, esnea hoztu egiten da eta beste sistemetan erabiltzen den esne-ponpaketa ez da beharrezkoa.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia