EEBBetan lebitaziozko trenak
1991/04/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria
Gobernuak ia 250 ikerketa-proposamen izan ditu. Illinois-en dagoen Argonne National Laboratory delakoari enkargatu zaio proposamen hauen azterketa.
Argonne-ko fisikari den Don Rote jaunak dioenez, aurten joan den urtean gastatutakoaren bikoitza gastatuko omen da lebitazioaren ikerketan.
1.192. urtean gobernuak erabakiren bat hartu beharko du. Rote jaunaren arabera hiru bide posible omen daude. Lehenengoa, gauzak daudenean utzi eta, beraz, merkatua alemaniarren eta japoniarren teknologiak elikatuko luke. Bigarren aukera alemaniar eta japoniarrekin elkarlanean aritzea da. Azkenekoa, ikerketa propioa garatzea da. Azken bide honetatik abiatuz gero, prototipo bat lortzeko kostua bilioi bat dolar ingurukoa izango litzateke.
Ikerketa-programa batek bi zati ditu. Lehenengoa, trenaren lebitazio, gida eta kontrolari dagokio. Eta bigarrena ingurugiroarekiko eraginari eta eremu magnetikoak gizakiarengan izan dezakeen eraginari dagokie.
EEBBetan lebitaziozko trenak zein aplikazio izango lukeen nahikoa argi dago. Mila kilometro baino distantzia txikiagora dauden hiriak gaur egun hegazkinez lotzen dira. Tren berezi horien abiadura 500 km/h-koa dela kontutan hartuz, hegazkinak ordezka ditzake eta horrela gaur egungo aireportuek jasaten duten butxadura ebitatuko litzateke.
Gai honi buruzko eduki gehiago
Elhuyarrek garatutako teknologia