Duela 14.000 urteko ogi-hondarrak aurkitu dituzte Jordanian

2018/07/17 Etxebeste Aduriz, Egoitz - Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Shubayqa aztarnategian, harrizko labe-moduko batean aurkitu zituzten ogi-hondarrak. Arg. Alexis Pantos

Duela 14.000 urte, gaur egun Jordania den eremuan, talo-itxurako ogia egiten zutela aurkitu dute Amaia Arranz Otaeguik (Kopenhageko Unibertsitatea) eta kideek. Hala, ogia nekazaritzarekin batera sortu zela uste zen arren, aurkikuntza honek erakusten duenez, lehenagokoa da ogia; izan ere, aztarna hauek nekazaritza hasi baino 4.000 urte lehenagokoak dira.

Shubayqa aztarnategian, ehiztari-biltzaile natufiarren aztarnategi batean, erretako elikagai-hondarrak aurkitu zituzten ikertzaileek, harrizko labe-moduko batzuetan. Hondar horiek aztertuta ikusi dute taloen gisako egitura porotsua dutela, eta zekaleez eta bestelako sustrairen batzuez osatuta zeudela. Gainera, osagai horiek aurrez ehotuak izan zirela ere ondorioztatu ahal izan dute. PNAS aldizkarian argitaratu dute lana.