}

DNAz irekitzen diren DNA-kutxak egin dituzte

2009/07/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

DNAz irekitzen diren DNA-kutxak egin dituzte
2009/07/01 | Elhuyar
(Argazkia: Ebbe Sloth Andersen/Nature)

Danimarkako Aarhus Unibertsitatean, DNAz osatutako nanokutxak egin dituzte, ordenagailu bidezko eredu bat erabilita. Eredu hori fago baten DNAn oinarritzen da, eta, hari kutxa-itxura emateko, 250 oligonukleotido erabiltzen dituzte. Eredu horren bidez, 2-3 orduan, mila milioika DNA-kutxa sortzen dira.

Kutxak irekitzeko ere, DNAz baliatzen dira: kutxaren ertz batean gene edo sekuentzia jakin bat itsatsiz gero, kutxa ireki egiten da. Ezaugarri horri esker, ikertzaileek uste dute botikak leku zehatzetara garraiatzeko balioko dutela etorkizunean DNA-kutxek.

Hori baino lehen, ordea, lan asko egin beharko dutela aitortzen dute ikertzaileek. Besteak beste, DNA-kutxek organismoaren barruan nola funtzionatzen duten eta zenbat irauten duten aztertu behar dute.

1
255
2009
7
018
Nanoteknologia; Farmakologia
Albisteak
13

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia