Dislexikoen koordinazioa hobetzeko ariketak
2001/03/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria
Belfasteko psikologo-talde batek dislexikoei beren koordinazioa hobetzen lagunduko dien hainbat mugimendu eta ariketa proposatu ditu. Horretarako, umekiek amaren sabelean egiten dituzten mugimenduak aztertu dituzte. Antza denez, sabelean dagoenean umekiak hainbat erreflexu primario izaten ditu, eta erreflexu horiek gorputza garatzen laguntzen diote. Jaio ondoren, aldiz, haurra zuzen jartzen hasten da eta erreflexu sekundarioak agertzen dira. Proiektuko psikologoen ustez, haur dislexikoek oraindik ere erreflexu primario sendoak izaten dituzte, eta horiek dira, hain zuzen ere, zenbait ekintza normaltasunez egitea oztopatzen dietenak.
Proposaturiko mugimenduekin, beraz, erreflexu primarioak alde batera utzi eta koordinazioa hobetzea espero dute.
Gai honi buruzko eduki gehiago
Elhuyarrek garatutako teknologia