Disko-kapazitate handiagoa azalera txikiagoan

Disko-kapazitate handiagoa azalera txikiagoan


IBMko injineruek 1000 MB-eko kapazitatea lortu dute 6,45 cm2-ko azalera duen disketean. Errekor berri hau aurrekoa baino 30 aldiz handiagoa da. Disko berriak aluminiozkoak dira, baina kobaltozko gainazala dute. Buru irakurleak ere kobaltozko gainazala du. Gainera buru hauek ohizkoek baino higadura txikiagoa sortzen dute.

Disko hauen produkzioari ez zaio oraindik hasiera emango. Beraz urte batzuek igaro beharko dute produktu berri hau kalean ikusi arte.

Elhuyar Zientzia

Buletina

Bidali zure helbide elektronikoa eta jaso asteroko buletina zure sarrera-ontzian

Bidali

Hardwarea