}

Disko gogor eramangarriak

1988/10/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Plus Developement Corporation-ek ohizko disko gogorren antzeko errendimendu eta gidagarritasuna eskaintzen duen disko gogor higigarriko sistema kaleratu du.

Sistema honen izena Plus Passport da eta 3,5 hazbete eta 20 edo 40 Mbyteko disko gogor higigarri batean oinarritzen da. Passport sistema hau MS-DOS eta OS/2 sistema eragileekin bateragarria da.

Sistema hau, datu-bolumen handiko aplikazioentzat (gestiokoak), datu konfidentzialak prozesatzen dituzten aplikazioentzat (kontabilitatea, finantzak, etab.) eta sistema eramangarria eskatzen duten ingurunetako aplikazioentzat dago batipat pentsatua.

286, 386 eta PS/2 ordenadoreen abiadura aprobetxatzen du eta sektoreen artean 1:1 separazio-faktorea erabiltzen du datuen tratamendurako ahalmena handiagotuz. Erabiltzen duen Hyperwrite sistemari esker, diskoko idazketak azkarragoak dira eta irakurketarako daukan bitarteko memoriak berriz datuen atzipena azkarragotzen du. Gauza guzti hauez gain kopiak azkarrago egiteko mekanismo bat ere badu.

Disko higigarri honen akatsen arteko batezbesteko denbora 60.000 ordukoa da, hots, beste dispositibo higigarriena baino lau edo bost aldiz handiagoa eta disko finko erabilienen bikoitza.

Indargetzaileek, berau erabiltzerakoan jasan ditzakeen kolpeetatik babesten dute. Sistema eragilea Plus Passport unitatetik bertatik abiaraz daiteke. Beste ezaugarri batzuk ere baditu, hala nola, segurtasunerako blokeaketa/desblokeaketa-sistema eta korronte elektrikoa eteten den kasuetan disko gogorra ateratzeko mekanismoa.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia