
Diatomeoak alga zelulabakar batzuk dira, eta, mikroskopikoak diren arren, elefante baten pisua jasateko gai dira. Zerk egiten ditu hain indartsuak?
Sekretua inguratzen dituen armaduran dago. Diatomeoek siliziozko estalki bat dute; horri esker, harraparien hortzek ez diete kalterik egiten, eta, batzuetan, haien digestio-hodia zeharkatu eta bizirik ateratzeko gai dira. Horretaz gain, sakonera handian bizitzeko gaitasuna dute, gainean duten uraren presioa jasateko ahalmena ematen baitie estalkiak.
Estalkiaren diseinuak edo itxurak ere badu garrantzia: egitura berezi hori izateak indartsuago egiten ditu. Hain zuzen ere, diatomeoen hiru espezie aztertu dituzte eta metro karratuko 100-700 tonako presioa jasateko gai direla ikusi dute. Beraz, estalkiak, edertasuna emateaz gain, indarra ere ematen die.
Argazkia Martin March-ena da.
Elhuyar Zientzia