}

Diapositibak ordenadorearen bidez

1989/01/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Slidewriter testuen, scanner-en bidez sartutako irudien edota edozein grafikoren koloretako diapositibak ateratzen dituen ordenadore-periferiko bat da.

Macintosh Plus, SE edo Macintosh II batera konektatuta 24 x 36 neurritako 45 diapositiba egin ditzake orduko eta 2732 x 4096 puntuko bereizmenarekin.

Pelikularen inpresioa bereizmen altuko pantaila batean egiten da, programa batek irudiak edo koloreak aldatzeko aukera emango duelarik.

Bi motatako diapositiba-filmak erabil daitezke: Kodak Ektachrome EPN 100 eta Polaroid Polachrome 100 motakoak. Interface batek eta Slidewriter periferikoaren programak gobernatzen dute Macintosh-aren eta diapositiba-prozesatzailearen arteko datu-transmisioa.

Slidewriter-a periferiko osatua da. Argazki-unitatea, Macintosh-erako interface-a eta esplotazio-programa barneratzen ditu. MacDraw, MacPaint eta PICT formatutako fitxategiak sortzen dituzten programekin bateragarria da.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia