Diabetearen kontrako txertoa

Diabetearen kontrako txertoa


Langerhans-en guruintxoetan sortzen du giza gorputzak intsulina. gurintxo horietako zelulen txertoak 1 motako diabetikoei egunero intsulina-injekzioa hartzetik libratuko ote ditu? Oraindik erabat baietz erantzuterik ez badago ere, Los Angelesen 38 urteko gaixoekin probak egin dituzten medikuak itxaropentsu daude. Intsulina sortzen duten pankreasko zelulak gaixoaren peritoneoan txertatzeko, lehenbizi mikrokapsula berri eta egonkor batzuetan eduki dituzte. Gero animaliengan egin dituzte probak, eta azkenean pertsonengan. Bederatzi hilabete igaro ondoren, pertsonari intsulinoterapia amaitutzat ematen zaio.

Elhuyar Zientzia

Buletina

Bidali zure helbide elektronikoa eta jaso asteroko buletina zure sarrera-ontzian

Bidali

Osasuna