}

Diabeteak eragindako gaitzen jatorri komuna

2000/12/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Itsutasuna, gibeleko arazoak eta nerbioetako asaldurak ohikoak dira diabetikoengan, baina nahiz eta gaitzak ezberdinak izan jatorri bera dute guztiek. New York-eko Albert Einstein Eskolako ikertzaileek mekanismoa azaltzea lortu dute; orain, erremedioa bilatzea besterik ez da falta. Mitokondrioetan glukosa oxidatzen denean superoxido deritzon erradikal askea ekoizten da. Zelula arruntak superoxido-kantitate txikiak kudeatzeko gai dira, baina diabetikoen zelulek gehiegi ekoizten dituzte eta, hortik abiatuta, hasieran aipatutako gaitzak eragiten dituzten bestelako mekanismoak jartzen dira abian. Beraz, superoxido-kantitateak gutxitzea lortuz gero, katea errotik etengo litzateke.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia