}

Desinfektatzaile ahaltsua

2003/02/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Erresuma Batuko Medipure enpresak albo-ondoriorik eragiten ez duen desinfektatzaile ahaltsu bat aurkeztu du ospitaleetan erabiltzeko. Suprox izena du, eta elektrikoki aktibatutako sodio klorurozko disoluzio bat da. Infekzioak sortzen dituzten bakterioen pareta zelularra deuseztatzen du (Salmonella, E. coli, Staphylococcus aureus, tuberkulosiaren bakterioa...); eta bakterioek ezin dute desinfektatzailearekiko erresistentzia garatu. Bestetik, gaixoari ez dio inolako kalterik eragiten, ez azalean, ez begietan, ez arnas-aparatuan. Istripuz edanez gero ere ez du kalterik egiten, beraz, oso segurua da.

Desinfektatzailea udaberrian merkaturatzeko asmoa dute, eta, asmatzaileen esanean, beste arlo batzuetan ere izan dezake aplikazioa, esate baterako, abeltzaintzan eta nekazaritzan.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia